Txisteka-Misteka euskarazko txiste sortak aspaldi daude digitalizatuta eta sarean entzungai, baina Kike Amonarrizen txio batek gogoratu digu gaur hor direla. Entzun ditzakegu konfinatuta gaudela, eta barre egin, bai horixe.
Txisteka-Misteka txiste sortak idatzi, bildu eta grabatu zituzten Kike Amonarrizek eta Joxe Ramon Galarragak (laugarren alean Gillermo Segurola gehitu zelarik), 1986 eta 1989 urteen artean. Kasete formatuko teknologia zaharrean banatu ziren lau ale haiek.
Martin Kitto Oiartzun irratiko esatari umorezaleak digitalizatu zituen 2016an, eta programa berezia egin zuen Kike Amonarrizekin. Ivoox plataformara igo zituzten txisteak, eta han daude oraindik. Orduerdi pasatxo kasete bakoitzean eta oraingo digitalizazio hauetan. Bi ordu baino gehiago guztira euskarazko txantxekin.
Hemen entzun ditzakezue. Kike Amonarrizen hitzetan, txisteen artean "badira zaharkituak, baina baita indarra mantentzen dutenak ere".
Erantzun
Sartu