Gorka Fraileri baldintzapeko askatasuna eman diote, atxilotu zutela 22 urte betetzen diren egunean
2020-04-07 00:25
2015ean mingaineko minbizia topatu ziotenetik Gorka Fraile preso durangarra gaixotasun larriak dituzten presoen zerrendan dago. 2020ko urtarrilean hirugarren gradua eman zioten. Senitartekoek ANBOTOri baieztatu diotenez, baldintzapeko askatasuna eman diotela jakinarazi diote presoaren abokatuari. Orain, jakinarazpen ofizialaren zain daudela gaineratu dute. Atxilotu zutela 22 urte betetzen diren egunean jakinarazi diote baldintzapeko askatasunaren berria.
Txioak (13)
-
anboto @anbotoHirugarren graduan egon da preso durangarra anboto.org/durango/158618…
Erantzunak kargatzen...