Euskal Herria Batera izeneko ekimena aurkeztu dute mugimendu abertzale batzuek datorren apirilaren 12an, Aberri Eguna denean, egun hau beste era batera ospatzeko, osasun larrialdia medio.
Zenbait ekimen aurkeztu dituzte. Batetik, igandea bitartean nork bere irudi edo atxekimendua bidali dezala argazki bitartez. Ideia mosaiko erraldoi bat osatzea da. Horretarako, bideoz, hainbat lagunen mosaiko ikus-entzunezkoa osatu dute jada erakusgarri gisa:
Ondoren, igandean, zera eskatu dute:
Ekimenak dioenez, "Une gogorretan azaleratzen da herrien txarrena eta onena (...). Gaur egun, nazio eraikuntzak behar du oinarrian komunitate bat, guztion bizitza duina eta eskubide orinarrizkoak bermatuko dituena; eta baita pertsonen arteko berdintasuna nahiz elkarrenganako zaintza eta errespetua sustatuko dituena."
Informazio gehiago, aberrieguna2020.eus
Erantzun
Sartu