Teknologia albisteak

Koronabirusari buruzko e-posta buletina sortu du Berriak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-04-05 : 11:18

Koronabirusaren pandemiaren eguneroko berriak biltzen dituen e-posta bidezko buletina sortu du Berria egunkariak: Koronabirusaren krisia egunez egun du izena buletinak, eta harpidetza doakoa du, hemendik egin daiteke.

Berriak beste bi buletin eguneroko ere baditu, goizekoa eta arratsaldekoa, eta pandemiari buruzkoa egunero ematen duen azkena izango da, 19.00ak aldera banatuko zaie irakurleei.

Buletinean alta emateko, e-posta sartu eta postontzian jasoko duzun baieztapen mezuan baimena eman duzu. Harpidetzako buletin bakoitzean izango duzu gero harpidetza eteteko aukera.

Honela azaldu du bere zioa Berriak: "Egunero hamaika albiste sortzen dira gai nagusi bilakatu denaren inguruan, arlo guztietakoak. Erabakiak, datuak, lekukotasunak, gertaerak, adierazpenak… Uholde horren aurrean, egunero informazio garrantzitsuenen laburpen bat eskaintzea da Koronabirusaren krisia egunez egun izenburuko albiste buletinaren helburua. Eguneko gakoak labur bilduta, egunak emandakoaren sintesi bat eskainiko du posta elektroniko bidezko buletin honek, informazio garrantzitsuaren haria ez galtzeko. Aldi berean, informazio horietan sakontzeko aukera ere emango du, artikulu ezberdinetarako esteken bidez."

 

Erantzun

Sartu