Tabakalera Etxean, sorkuntza gozatzeko konfinamendutik
Donostiako Tabakalera kultura-zentroak (ofizialki, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) Tabakalera Etxean ekimena sortu du. Leiho berri honetatik, "guztiok etxean egonagatik ere, ahalik eta kultur eskaintza aberats eta zabalena eskura jartzeko ahalegina egingo dugu." Jardueren artxibo zabal bat jarriko dute gune berrian, eta gainera zuzeneko streaming emanaldiak ere egongo dira.
Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendariak honela aurkeztu du ekimena bideo batean. "Proposamen ugari ditugu, zinearekin, artearekin, sorkuntzarekin edota pentsamenduarekin lotutakoak. Familia artean edo, zergatik ez, bakarrik gozatzeko modukoak".
Artxibo ireki honen bidez ikusi ditugun aleetako batzuk, jarraian zerrendatuta:
- ZINEA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK
Kontatutako zinea, "La trinchera infinita" (Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi) - EU/ES
- ARTEA ETA PRAKTIKA ARTISTIKO GARAIKIDEAK
Cybernetics of the Poor (Diedrich Diederichsen eta Oier Etxeberria) - EU/ES/EN
- PENTSAMENDUA
Feministaldia: "Kontrako eztarritik. Emakumeen bertsolaritza azpiratzeko mekanismoak" (Uxue Alberdi) - EU
- FAMILIAK
Mursegorekin abestu eta dantzatu - EU
Bisitatu Tabakalera Etxean gehiagorako.
Erantzunak kargatzen...