Teknologia albisteak

Telebista kontsumoak gora egin du, baina ez ETB1en

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-04-01 : 16:37

Pandemiagatik konfinamenduan gaudenetik, telebista kontsumo asko hazi da Hego Euskal Herrian, baina ez ETB1 euskarazko kateari dagokionez: honek behera egin du, behintzat erlatiboki, share delakoari dagokionez.

Espainiako datu orokorretan, herritar bakoitzak 218 minutu pasatu zituen telebista tradizionalaren aurrean martxoko lehen bi asteetab; baina martxoaren 15etik 31ra, 300 minutura igo da kopurua (bost ordu). Igoera %37,6koa izan da, horrenbestez. Datu horretatik ondoriozta daiteke telebista kate guztietan egon dela kontsumoaren gorakada.

Baina ikusle gehiago izan badira ETB1en ere, erlatiboki gutxiago dira, sharean inoiz izandako kopuru txikiena izan baitu. EAEko datuetan, ehun herritarretik 1,3k baino ez du aukeratu ETB1. Aldiz, ETB2 kateak gorantz egin du: 1,3 puntu hazi da otsailetik martxora, eta %10,5eko ikusle kuota lortu du. Horretan eragin handia izan du Teleberri albistegiaren gorakadak, baita El conquistador del Caribe saioaren datu onek ere.

ETB3 katea ere hazi da martxoan; %0,2tik %0,4ra igo da. Aste honetan martxan jarri duen Bitartean, etxetik ikasten hezkuntza saioak harrera oso ona izan du: %62,9ko ikusle kuota 4 eta 12 urte arteko haurren artean (ilustraziorako, bere karatula aukeratu dugu).

Erantzun

Sartu