Konfinamendu egun hauek benetan aberatsak izaten ari dira sareko gezurrezko bideo eta irudietan. Atzo bertan Whatsapez iritsi zitzaigun bideo pare bat, ustez Ormaiztegin grabatuta eta bertan krokodilo handi bat erakusten zen.
Bideotako batean krokodiloa ur ertzean deskantsuan dago eta Luki izeneko txakur euskaldun ausart bat gerturatzen zaio. Jabeak txakurrari deitu eta hau krokodiloarengandik aldentzen da.
Ondoren beste bideo bat dator antzerako ibai bazter batetakoa, eta bertan krokodilo beldurgarria uretan igerian dabil.
"Ormaiztegin kokodriloa errekan" dio, laguntzen duen mezuak
Bada, espero zen moduan, oraingoz behintzat ez dago krokodilo horren froga argirik Ormaiztegi aldean.
Lehenengo bideoan krokodiloa geldi dago, eta animaliak edozein tokitan jartzen dituzten errealitate areagotutako aplikazio horietako batekin grabatuta ei dago.
Bigarren bideoa benetakoa da, baina... Alabamakoa, 2015. urtekoa. Hementxe daukazue bideo hori osorik:
Erantzun
Sartu