Teknologia albisteak

FIFA20 e-kirol Euskal Liga jokatuko da euskal selekzioen alde

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-28 : 12:33

Gu ere Baik, euskal selekzioen ofizialtasunaren manifestuaren sinatzaileak, eta Game Erauntsiak, euskal bideo-jokozaleen komunitateak bat egin dute FIFA20 Euskal Liga antolatzeko. Apirilaren 1ean hasi eta apirilak 12an, Aberri egunarekin bat eginez amaituko den txapelketa honen bidez, COVID-19ak sortu duen isolamendu egoeran ere euskal kirolari eta euskal selekzioen aldeko aldarrikapena egingo da.

Euskal Liga izanik, Alaves, Athletic Club, Eibar, Erreala eta Osasunaren gizonezkoen taldeak erabiliko dira norgehiagoketan, izan ere, Electronic Arts-en FIFA20 bideo-jokoak ez ditu emakumezko taldeak eskaintzen, selekzioak salbuespen. Finalerdiak eta finala apirilaren 11 eta 12an Hamaika telebista eta twitch.tv/guerebai kanalean, Euskal Herri osoan ez, baizik eta mundu guztian ikusgai izateko. Irabazleek sariak jasoko dute.

Txapelketa Game Erauntsiaren webgunearen bitartez gauzatuko da, bertan araudi osoa eskuragarri egongo delarik. Izen-ematea martxoaren 28ko eguerditik aurrera martxoaren 30a arte gauzatu ahal izango da lehiaketarako bereziki sortutako gunean. Parte-hartzeko PlayStation 4-ko FIFA20 jokoa eta internet konexioa beharrezkoak dira.

Erantzun

Sartu