Lekukoa, herritar eta laborarien arteko merkataritza zuzena
2020-04-20 08:53
Duela egun batzuetatik, 80 bat etxalde eta ekoizle ttipien ekoizpenak Lekukoa.com webgunean manatzen ahalko dituzue. Ipar Euskal Herriko laborantza herrikoiaren alde lan egiten duten egiturek sortu dute. Laborariek berek sortu eta kudeatu tresna berri bat, herritar eta laborarien artean lotura egiten duen tresna.
Lekukoa abiatu duten honako erakundeek:
- Euskal Herriko Laborarien Batasuna sindikatua (ELB)
- Biharko Lurraren Elkartea (BLE)
- Laborantza Ganbara.
- Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Idoki elkartea.
Azken egun hauetan, kontsumitzaileen ekimenak biderkatzen ari dira lekuko elikagai-hornidura sustengatzeko, eta Lekukoa da adibide bat, baina beste hauek ere aipa litezke, baserritar txikien elikagaiak erosteko aukera bikain gisa:
- Baserriko Plaza webgunea (Sustatun ere aipatu genuen).
- Uribe-Butroiko Elikadura Elkartasun Sarea.
- Leitzeko kontsumo taldearen, Baserritik Etxera ekimena.
Okerren bat ere igarri diogu Lekukoa webguneari... erdaraz bakarrik dagoela, dirudienez :-(
Erantzunak kargatzen...