Teknologia albisteak

Funtsezkoak ez diren jarduerak eteteko agindu du Espainiako Gobernuak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-28 : 21:59

Funtsezko lanetan aritzen ez diren langile guztiak etxean geratu beharko dira datozen bi asteetan, adierazi du Espainiako Gobernuko presidenteak egindako agerrialdiak. Behartutako opor batzuen erara gauzatuko da eten handi hau, gero oporraldi ohikoekin edo lan-jarduera normalean errekuperatzeko.

Funtsezko jarduerak zer diren... hobeto uler daiteke akaso, salbuespenak zein izango diren ikusita. Honako hauek ez dira itxiko:

  • 1) Suhiltzaileak, Anbulantziak eta Osasungintzako garraioa, Polizia eta segurtasun indarrak, Babes zinbilerako erakundeak eta salbamendu langileak.
  • 2) Mantenu-pertsonala garraiatzen duten langileak edo osasungintzako instalakuntzen konponketaz eta mantenuaz arduratzen diren langileak.
  • 3) Osasungintzako materiala eta botika banatzaileak.
  • 4) Elikagaien banatzaileak eta nekazal produktuen ekoizle, saltzaile, eraldatzaile eta banatzaileak. Abeltzainak eta arrantzaleak eta sektore hauetako langileak.
  • 5) Hirietako hondakin solidoen biltzaileak.
  • 6) Erregaien garraioan lan egiten duten langileak.
  • 7) Garbiketa eta higiene produktuak ekoizten eta banatzen dituzten langileak.
  • 8) Armada.
  • 9) Errepideetako laguntza zerbitzuak.
  • 10) Errepideetako mantenu zerbitzuak.
  • 11) Alarma zerbitzuez, zaintzaz eta funtsezko edozein zerbitzuk beharrezko duen zaintzaz arduratzen diren segurtasun enpresa pribatuak.
  • 12) Posta zerbitzu publikoa: Correos konpainia.
  • 13) Hileta zerbitzuak
  • 14) Hedabideak eta poliziak ontzat hartzen dituen eta herritarrentzat funtsezkoak diren oinarrizko zerbitzuak bermatzeko mugitzen diren bestelako garraioak.

Eta gainerakoak... bada, itxita.

Erantzun

Sartu