Etxetik plazara, herri-telebista baten hurbilpena konfinamendura
2020-04-26 08:18
Tokiko telebistek ere adaptazioa egin behar izan dute koronabirusaren itxialdi honetara, eta horren adibide dugu Goiena Telebistak prestatu duen Etxetik Plazara saioa, zeina lotua dago Goiena atariko sekzio oso batekin, etxeko konfinamendutik egin daitezkeenak erakusten dituena.
Etxeko bideo-konexioen estetikarekin, telebista nagusietan ere hala egiten denez, horra zenbait eduki interesgarri agertu zirenal telesaioaren lehen ale ofizial honetan:
- Amaia Albes diseinatzailearen aholkua
- Beñat Arizabaleta artistaren kantua
- Andere Etxabe nutrizionistaren errezeta
- Kaitin Allenderen bakarrizketa eta herritarren bideoak
Eta beste zenbait adibide, telesaioaren artxibo ofizialera joan direnak:
- Bizilagunen arteko bingoa, eguneroko hitzordua bihurtu dena.
- Kirola etxeko egongelanegiteko moduak.
- 'Mondra Gym', etxean sasoian jarraitzeko ekimena.
- Antzuolako alborada, kaletik barik balkoietatik.
- Atxabalta dantzan, proiekzioa.
Erantzunak kargatzen...