Teknologia albisteak

"Etxetik etxera" bertso-saioak online

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-29 : 11:38

Koronabirusak plazak gelditu dituen honetan bertsoaz gozatzeko aukera ezberdinak sortzen ari dira. Horietako bat izan da bertsolariek beraiek. Ostiralero, "Etxetik etxera" online bertso-saioa izango da, 18:30ean. 6 bertsolari eta gai jartzailea arituko dira zuzenean. 

Martxoaren 20an hasi ziren. Kantuan arituko zirem Jone Uria, Julio Soto, Aitor Sarriegi eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzaile lanak Unai Elizasuk egingo zituen. Hemen da bigarren saioaren bideoa.

Zabalkunderako Instagram kontu bat sortu dute, https://www.instagram.com/etxetiketxera/ eta Jitsi plataforma ere erabilzen ari dira, saioak meet.jit.si/bertsosaioa ematen dituztelarik.

Jitsi bideo deietarako kode irekiko aplikazio bat da, gero eta ohikoagoa azken egunetan, sistema eragile nagusietarako webgune plataformak dituelako; hau da, ez dago programarik jaitsi beharrik bideokonferentzia egiteko. Telefono mugikorraren bidez ikustekotan, ordea, aplikazioa deskargatu beharra dago., hemendik:

Erantzun

Sartu