Teknologia albisteak

'Elkar' denda batean bizi da Sergio Ramos

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-27 : 21:09

Euskaldunoi egun hauetan grazia egin dugu memerik bada hortik, hauxe behar du, Antton Telleria txiolariak "ikusitakoa": Sergio Ramos futbol jokalari espainiarra Elkar denda batean bizi da. Ia 600 bertxio eta ia 3.000 gogoko jaso ditu.

Nonbait kirolari miliotsuek erakutsi nahi izan digute eurek ere txintxo batetzen dutela konfinamenduaren agindua, eta bideo positiboekin alaitzen digute eguna. Hemen sorta bat. Horien artean, Real Madrid futbol taldeko Sergio Ramosek honako bideo hau zabaldu du Instagramen.

Eta ondo erreparatu dio Antton Telleriak, bai. Elkar argitaldari ezagunaren kolore korporatiboak dira Sergio Ramosen etxekoak, eta are gehiago, Elkar dendetan egoten diren areto edo egoteko espazioen dekorazioa da horixe. Adibidez:

Hori bai, ñabardura inportante bat Sergio Ramosen etxeari dagokionez: Han ez dago libururik bistan.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu