Teknologia albisteak

Telesail geopolitikoki interesgarriak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-28 : 11:49

"Geopolitikan trebatzeko telesailak" gomendatu ditu Beñat Irasuegik Erria aldizkariaren azken alean. Geopolitika, «estatuen eta kontinenteen estrategia territorialak, haien arteko konfrontazioak, erlazio sozialak, aztertzen dituen jakintza» gai bezala lantzen duten lau telesail ikustea proposatzen du Irasuegik.

 

Lau proposamenak hauek dira:

  • 37 Days. I. Mundu Gerraren aurretiazko azken aste frenetikoen kontakizuna da. Telesail britainiarra. Irasuefik dio: "Geopolitikak momentu goren bat izan badu Gerra Handia izan da, kontzeptua bera erabiltzen hasi eta ondorengo urteetan, geopolitikaren jolasean zebiltzan inperioen arteko talka, gure jendartearen kultura eta pentsatzeko modua ere eraldatu zuena".
  • Utopia. Kontrolaren gizartearen marrazketa bat, ez utopia utopiko alaiaren zentzuan hartu.
  • Okkupert: okupazioa, norvegieraz. Hangoa baita telesaila eta kontatzen duena da nola Errusiak inbaditu egiten duen Norvegian honen petrolio-erreserbez jabetzeko.
  • The Expanse. Humanitatea eguzki sisteman zehar zabaldu da eta geopolitika bihar liteke, bada... exopolitika: jendarte eredu ezberdinak, eta klaseen arteko gatazka, etorkizunean ere historiaren motorra izaten jarraituko duena.

Hemen Beñat Irasuegiren argudioak, gure laburpenean baino sakonago.

Erria ezker abertzalearen pentsamendu aldizkari bat da, Sortuk eta Iratzar Fundazioak argitaraturikoa.

Erantzun

Sartu