Hel nazazu eskutik, ze ez gaitu inork geldituko
2020-03-26 10:44
Koronabirusak eragindako egoera berezi honen aurrean, euskarazko hainbat irratik abesti berbera eskainiko dugu, martxoaren 27an, ostiralarekin, goizeko11:00etan. Ken Zazpi taldearen "Hel nazazu eskutik" aukeratu dute horretarako.
Hamasei irratik bat egingo dute bat ekimenarekin:
- Euskadi Irratia,
- Gaztea,
- Bizkaia Irratia,
- Bilbo Hiria Irratia,
- Euskalerria Irratia,
- Gure Irratia,
- Irulegiko Irratia,
- Antxeta Irratia,
- Xiberoko Botza,
- Amikuze Irratia,
- Antxeta 2 Irratia,
- Beleixe Irratia,
- Esan Erran Irratia,
- Karrape Irratia,
- Aralar Irratia
- eta Arrasate Irratia.
Hona Ken Zazpiren kantua: "Hel nazazu eskutik".
Aipatzeagatik, beste euskal kanta bat ere ari da hedatzen egun hauetan Koronabirusaren kontrako ikur gisa: Ez gaitu inork geldituko, Urtz taldearena.
Erantzunak kargatzen...