Teknologia albisteak

Izarkom-ek konektibitatea eskaini die baliabide gabe geratu diren ikasleei

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-21 : 17:27

Izarkom-ek, Euskal Herriko telekomunikazio operadore telematikoak, eskaintza egin die "arrakala digitalak" eskoletatik kanpo utzi dituzten ikaslee. Etxean internetik ez daukaten haurrei konexioa eskaintzen hasiko dira, funtsean.

 

Zera adierazi dute Twitterreko euren kontuan:

"Jakitun gara #ArrakalaDigitala gure auzoetan ere gertatzen dela eta online klaseak jarraitzeko baliabide nahikorik ez duten ikasleak egon daitezkeela Irakaslea bazara eta horrelako kasurik ezagutzen baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan. Egoera horretan dagoen ikasleren baten guraso bazara edo antzeko egoera batean izan daitekeen ikaslerik ezagutzen baduzu, esan bere ikastetxeko arduradunen bat."

Eguneraketa, martxoak 24.

Kanpaina honek honenbestez zer eman duen azaldu du Gari Garaialdek gaur Euskadi Irratian: ikastetxeetara SIM txartelak bidaltzen dituzte eta irakasleak arduratzen dira beharra dutenen etxeetara txartelok iristeko. Txartelok interneterako datu kopuru jakin bat dute, Garaialdek egin duen kalkuluaren arabera, hilabeteko etxealdiari eusteko adinakoa. Kooperatibak adierazi du kostu-prezioaren azpitik ari dela txartelak banatzen, alegia, 17 gigabyteko txartela 11 eurotan (BEZ barne). Izarkomek konexioa eskaintzen du, ez ordenadorea edo tableta. Hainbat ikastetxe halako horniketak egiten ari da.

Erantzun

Sartu