Baserriko Plaza webgunea sortu da BaserrikoPlaza.eus domeinuan, izenburuan diogun bezala Koronabirusaren pandemiak eragindako egoeraren aurrean hartu beharreko larritasun-neurri bezala. Hala diote gunean: "Baserritar eta hainbat eragileren artean COVID-19aren inguruko krisialdiari erantzuteko tresna hau sortu dugun talde solidario bat gara. Egoera honek tokiko baserritar eta ekoizleek elikagaiak saltzeko eta herritarrok horiek eskuratzeko ditugun zailtasunei aurre egiteko."
Dozenaka batzuk dira honezkero elkartu diren ekoizleak.
Proba fasean daukate denda oraingoz. Aurki daitezke: arrautzak, ogia, barazkiak, haragia, esnekoak, edariak (argo, sagardo eta garagardoak), mermelada edo irasagarra bezalako prestatuak... Baita haziak ere (!).
Era askotako bazkidetza bilatzen dute, ez bakarrik ekoizleena baizik eta logistikan eta laguntzan ere bai, eta bezeroak, jakina.
Logika argia du webguneak egoera honetan, eta halaxe azaltzen dute:
"Zergatik erosi zuzenean baserriei? Beti bezala, handiak probetxu ateratzen ari dira. Janari denda handienak beraien salmentak bikoiztu edo hirukoiztu dituzte egun hauetan, eta bitartean gure herri lagunak beraien elikagaiak alferrik galtzen ari dira honek suposatzen duen kostua eta inpaktuarekin. Beraz, oso gutxi egitearekin oso asko lortu dezakegu denon artean."
Erantzun
Sartu