Teknologia albisteak

Wikipediako Hezkuntza Ataria berrituta, ikasleekin telematikoki egin daitezkeen ariketa sortarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-19 : 11:20

COVID-19 gaixotasunaren ondorioz joan zen astean Eskola Digitala jardunaldian aurkeztu behar zen Wikipediako Hezkuntza Atari berritua ezin iza erakutsi Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak (EWKE). Hala ere, inoiz baino beharrezkoa da ikasleekin telematikoki egin daitezkeen ariketak proposatzea eta, horregatik, esfortzu berezia egin du EWKEk azken astean atari hau erabilgarri egiteko. Nahi duen irakasle orok ariketak, tutorialak eta laguntza zuzena aurkituko du https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza atarian.

Mundu osoan zehar milioika ikasle euren etxeetan daude. Irakasleek lan telematikoa egiteko bideak dituzte faltan, eta zaila izango da egun hauei ondo heltzea. Horregatik,EWKEk orain hiru urte hasi zuen Hezkuntza Programaren baitan hezkuntzan egin daitezkeen ekimenak biltzeko atari bat prestatu du. Atari horretan Lehen zein Bigarren hezkuntzan egiteko jarduera multzoa proposatzen dute, eta Unibertsitatean jada martxan ditugun ekimenak ere osatzen ari dira.

Proposamen bakoitzak bere azalpena dauka, eta irakasleek dudak argitu zein laguntza lortzeko bide telematiko bat ere izango dute. Gainera, bideo-tutorialak eta gai anitzei buruz idazteko gomendioak ere biltzen ditu ekimenak. Amaitzeko, irakasleek euren ikasleen lana jarraitzeko Arbela izeneko programa ere badu euskarazko Wikipediaren ekimen honek.

Erantzun

Sartu