Teknologia albisteak

Nafarroako osasuneko deialdietan, alemana bai eta euskara ez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-17 : 17:04

Koronabirusaren larrialdia gorabehera, gauza batzuek betiko erritmoan. Atzo bi deialdi (baga, biga) izan ziren Nafarroako Aldizkari Ofizialean zeinetan eremu misto eta "ez-euskaldunean" lanpostuak eskuratzeko alemanak, frantsesak eta ingelesak 5 puntu ematen dituzten eta euskarazk zero puntu.

Nafarroako Osasun Zerbitzuan psikologo klinikoen 8 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia da bata; eta bestea Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialisten 68 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdiaren testua onesten duena.

Administrazioa Euskaraz taldeak salatu egin ditu deialdiak eta jakinarazi du ebazpen hauek ez direla gertatzen epaileen aginduz hala delako (horrela iradoki izan den arren): epai judizialik ez dago euskara ez baloratzeko esaten duenik, hori "Nafarroako Kontseiluak adierazi duena" zehazten du Administrazioa Euskaraz taldeak.

Erantzun

Sartu