Sustatu logoa Teknologia albisteak

[LANGILE MUGIMENDUA] Ekoizpena etetea lortu dute Gasteizko Mercedes Benzeko langileek

gedar.eus
2020-03-16 15:49

2020ko martxoaren 16a Gaur, martxoak 16, Gasteizko (Araba) Mercedes Benz lantokiko ekoizpena gelditzea lortu dute beharginek, goizean goizetik plantoari ekinda. Arabako Alea-k jakinarazi duenez, ekoizpen lerroaren erdian eseri eta jarduna etenarazi dute, Covid-19 birusaren hedapenaren harira, enpresak segurtasun eta babes neurriak betetzen ez dituelako. Azpikontratatutakoak gehituta, 10.000 langile biltzen ditu Gasteizko Mercedes Benzek.

Guztia irakurri (gedar.eus) »»

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu