Eusko Jaurlaritzak erabaki du bihartik aurrera ikastetxeak itxiko direla ikasleentzat Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan; haur hezkuntzatik unibertsitateraino. Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian ez da oraingoz halako neurririk ezarri. Era berean Koronabirusaren inguruan informatzeko webgune bat ireki du Jaurlaritzak.
Informazio publikoko kontuen artean, telefonoz larri suertatuz gero, oso inportantea bi telefonoren bereizketa.
EAEn:
Nafarroan:
Era berean, prebentzio neurrien laburpena egiten duen irudia berregin du Osakidetzak. Bost gomendio nagusi;
1. eskuak sarri garbitu.
2. Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra ukondoarekin edo zapi batekin. Bota zapia berehala eta garbitu eskuak alkohol-oinarria duen eskuetako desinfektatzaile batekin edo ur eta xaboiarekin.
3. Mantendu (sic) metro bateko tartea, gutxienez, eztul edo doministiku egiten duten edo sukarra duten pertsonengandik.
4. Ez ukitu begiak, sudurra eta ahoa.
5. Etxean eta leku publikoetan eskuekin ukitzen diren gainazalen garbiketa areagotu.
Erantzun
Sartu