Teknologia albisteak

Italiak Github bidez zabaltzen du Koronabirusaren informazioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-11 : 15:27

Koronabirusaren inguruko informazio multzoa ikaragarria da. Tarteka, gaiarekin lotutako kontu teknologikoak komentatzen saiatuko gara (mapa pare bat aipatu izan ditugu azken asteetan), eta hona beste kontu dakartzagu: Italiatik IKT-en erabilpenaren adibide on bat, hain larriki jasaten ari diren epidemiaren aurrean behintzat urrats batzuk ondo ematen ari diren seinale.

Italiako Gobernuaren babes zibileko erakundeak Covid-19 gaixotasunari buruzko datu guztiak Github biltegian hasi da argitaratzen. Github da kode-informatikoa argitaratu eta eguneratzeko plataforma bat, softwarea partekatu eta hobetzeko oso erabilia. Hemen dago Italiak jarritako Github-eko instantzia.

Kasu honetan, funtzionalitate batzuk daude garatuta. Esate baterako, Italiako erregioak intzidentziaren arabera margotzen duen mapa hau. Funtzionalitate informatikoez gain, kasu honetan datuak partekatzea da koxka, jakina: erregioen mapa hori, Geojson datuetan dago oinarritua adibidez. Era berean, egunez egun datuak kargatzen dituzte, eta horrekin bistaratzeak eta eboluzioa neurtu daitezke.

Italian dokumentaturiko ahalegin honek interesa sortu du software garatzaileen komunitatean. PR edo Pull request zenbait egon dira jada, Github-eko terminologian egokitzapen, hedapen edo hobekuntza eskariak. Aukera horien artean API ba garatzekoa eta tresna ingelesera itzultzekoa daude.

Erantzun

Sartu