Teknologia albisteak

Italiako koronabirusaren mapa; irudikatu hurrengoa...

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-03-09 : 16:09

Duela bost aste, Txinako Koronabirus epidemiaren zabalkundea grafikoki erakusten zuen mapa batekin ilustratu genuen Sustatuko albiste bat. Gaur Italia iparraldean zentratutako mapa hau dakarkigu. Zenbat egun Euskal Herriko halako mapa bat inork egin arte?

"Il Sole 24 Ore" egunkari ekonomiko italiarra da, Lombardiako hiriburu Milanen argitaratua. Edizio digitaleko infografistek eginiko mapa da hau. Une honetan, Txinatik kanpora dagoen Covid-19 Koronabirusaren bigarren foko nagusia erakusten du argiki. Txinan ere ez dago halako gunerik, Hubei probintziatik kanpora.

Duela bost asteko pantaila irudian, Hubein 5.806 kasu zeuden, eta 204 hildako zenbatuta.

Gaur itsatsi dugun mapan Italia osoko zenbakiak ageri dira, baina gehienak iparralde horretan daude kokatuta, eta Hubeiren oso parekoak dira.

Euskal Herrian Gasteizen dago foko hedatuena une honetan. Bi zaharretxe kuarentenan jarri dituzte, Txagorritxu ospitalean profesional ugari kuarentenan daude, eta gaur ikastetxe guztiak (eskolaumeenak zein unibertsitatekoak) ixteko agindua eman dute. 122 kasu daude Araban gaurko datuen arabera, eta horietarik 34 ospitalean daude. 3 lagun hil dira probintzian, eta ondoko Errioxako Haro herrira kutsatu den foko batek ere Gasteizen du jatorria, dirudienez.

 

Erantzun

Sartu