Ze birus mota da? Birus familia bat da, eta familia horretan hainbat birus daude. Mikroskopioan ikusita, koroa baten itxura dauka, eta horregatik du izen hori. Familia horretako birus batzuek, lauzpabostek, gizakiak bakarrik kutsatzen dituzte, eta urtero hotzeriaren eragileak dira gurean. Beste batzuek animaliak kutsatzen dituzte eta animaliaz animalia transmititzen dira.
Koronabirusaren gaineko xehetasunak eman ditu Miren Basaras mikrobiologia irakasleak. #coronavirus goiena.eus/debagoiena/158…
Erantzun
Sartu