Osasuna alderdi sozialetatik, euskarazko hitzaldi zikloa
Osasunari buruzko hitzaldi zikloa antolaru du UEUk. Martxoaren 5, 12 eta 26an izango dira hitzaldiak Bilbon, EHUren Esperientzien Geletako egoitzan (Banco de España kalea 2). Hiru hitzaldiak 18:30etatik aurrera, hiru gai sozialen inguruan: Osasuna ezkerretik; osasun hezkuntza, eta genomikaren erronka eta mugak.
UEUren Osasun sailak antolatu du zikloa, EHUren laguntzarekin. Honakoa da egitaraua:
Martxoak 5: Osasuna ezkerretik. Moderatzailea: Angel Bidaurrazaga. Doktorea, medikua eta UEUko Osasun saileko kidea.
- Karlos Ibarguren. EH Bilduko Osasun Idazkaria, larrialdietako medikua eta UEUkidea.
- Gotzon Alvarez. Osakidetzako langilea eta LAB sindikatuko ordezkaria.
Martxoak 12: Osasun hezkuntza. Moderatzailea: Oier Ateka. Barne medikuntzako sendagilea, UPV/EHUko irakaslea eta UEUko Osasun saileko sailburua.
- Joseba Pineda. Doktorea, Medikuntza eta Erizaintzako dekanoa eta Farmakologiako irakaslea.
- Aitor Montes. Osakidetzako familia medikua Aramaioko anbulatorioan.
- Joseba Fernandez de Retana. Pediatriako egoiliarra Gasteizen.
- Iker Corres. Erizaintzako ikaslea.
Martxoak 26: Genomikaren erronka eta muga zientfiko, etiko eta legalak. Moderatzailea: Nora Fernandez-Jimenez. Doktorea, EHUko irakasle atxiki eta ikertzailea, UEUko Osasun sailkidea eta Genomikan aditua.
- José Ramón Bilbao. Doktorea, Genetika Medikoko EHUko irakasle agregatua, EHUko eta Biocruces-Bizkaia Osasun Ikerketa Institutuko Immunogenetika ikerketa taldeko koordinatzailea eta Genomikan aditua.
- Ekain Payán Ellacuria. FPI doktoregaia, Zigor-Zuzenbideko EHUko irakasle laguntzailea, Zuzenbidea eta Giza-Genoma Katedrako ikertzailea eta Edizio Genikoaren Bioetikan eta Legeetan aditua.
- Moderatzailea: Nora Fernandez-Jimenez. Doktorea, EHUko irakasle atxiki eta ikertzailea, UEUko Osasun sailkidea eta Genomikan aditua.
Informazio gehiago, hemen.
Erantzunak kargatzen...