Aldarrikapenez betetako astea izaten ari da Gasteizen: martxoaren 3ko sarraskiaren urtemuga izan zen atzo, eta Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da, igandean. Bi borroka horiek ardatz, Martxoak 3, memoria emakumeengandik hitzaldia eman zuen astelehenean Zuriñe Rodriguez kazetariak (Gasteiz, 1988). Emakumeek 1976ko greba deialdiari egindako ekarpenak aztertu zituen gasteiztarrak, Amparo Lasheras, Pilar Barrera eta Mertxe Gutierrezekin batera.
«Zor bat daukagu M-3ko emakumeekin». Ez galdu @Zuriro gaurko @berria-n berria.eus/paperekoa/1886…
Erantzun
Sartu