Iaz hilez hileko lehiaketak antolatu zituen euskarazko Wikipediak baina aurten enfoke berri bati ekin diote. Batetik Txikipediarekin lotutako lehiaketa bat jarri zen martxan, eta bestetik, atzo hasita, edizio orokorreko lehiaketa handi bati ekin diote.
Lau alorretan editatzera gonbidatuta gaude guztiok:
Lau lehiaketa paralelo dira beraz, eta izen eman beharra dago batean edo bestean. Eta lehiaketa urte amaierara arte luzatuko da lau kasuetan.
Aldea dago aurreko lehiaketekin gauza batean: opari bat bederen seguru duzu mila puntu batuz gero. Lehiaketaren batean 1.000 puntu lortzen dituzun lehen aldian liburu bat erosteko bono bat jasoko duzu (lehiaketa batean baino gehiagotan lortuz gero mila puntu, bakarra da saria, dena den.
Gero lehuaketa bakoitzak izango du sari bana puntu gehien duenarentzat. Baina lau lehiaketetako puntuak metatuta, zozketa ere izango da bi sari emateko: kau lehiaketatan lortutako puntuak batuko dira eta 1.000 punturo (borobilduko da) boleto bat lortuko du partehartzaileak zozketan parte hartzeko. Gero eta puntu gehiago izan, orduan eta aukera gehiago irabazteko.
Orriak edukiz hornituz, erabiltzaile erregistratu batekin egiten duzun bitartean (eta erabiltzailea lehiaketa bakoitzean alta emanda dagoela ziurtatu, adibidez hemen). Gero, lehiaketa batetik bestera ñabardurak egon daitezke baina, oro har, honela esleituko dira puntuak:
Hortaz, bada, animatu!
Erantzun
Sartu