Teknologia albisteak

Kultur kritika feministaren begirada, euskal kultur sorkuntzaren gainean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-02-29 : 16:26

Martxo amaierarako jardunaldia antolatu du UEUk:  Euskal kultur sorkuntza kultur kritika feministaren begiradapean. Egun osoko topaketa izango da, UEUren Eibarko Markeskoako egoitzan, martxoaren 28an, larunbatarekin.

Iratxe Retolaza eta Amaia Serrano UEUko literatura saileko sailburuak dira antolatzaileak. Hizlarien artean izango dira, antolatzaile horiekin batera: Amaia Alvarez-Uria, Ixiar Rozas, Josune Muñoz, Iratxe Esparza,  Agurtzane Intxaurraga, Katti Pochelu, Vanesa Fernández.

Helburu hauek markatu dituzte jarunaldirako:

  • Euskal literaturaren historiografiako hutsune batzuk betetzea: antzerkia eta zientzia-fikzioa.
  • Emakumeen euskal sorkuntza ikusgarri egitea.
  • Sorkuntza artistikoa kritika feministaren bidez interpretatzea.
  • Kultur kudeaketan sortzen diren genero-logikak ezagutzea.

Edukien artean, esate baterako, euskal literaturaren historian ahaztutako emakumezko idazleak eta haien obren pasarteen ezagutza. Baina ez bakarrik atzera begirakoa izango da enfoke, unean uneko egoerari ere erreparatuko zaio: Euskal sorkuntza artistikoan dauden proiektu berri eman nahi da jardunaldian, eta ezbaidatu ere bai, gaur egungo kultur kudeaketan sortzen diren genero-gatazkez eta genero-logiken inposizioaz.

Izena ematea, egitarau zehatza eta informazio gehiago, hemen.

Erantzun

Sartu