Teknologia albisteak

Lurlauzale bat hil da berak eraikitako suziri baten jaurtiketan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-02-27 : 09:32

Mike Hugues izeneko terraplanista edo Lur4-zale bat (Atopia rol-jokokoen terminologian esateagatik) hil zen joan den asteburuan, berak asmatutako kohete batekin aireratu ondoren lurrera jausita. Irteeraren unean jaitsierarako zeraman paratxuta apurtu egin zen, eta ondoriozko istripua ezinbestekoa izan zen.

Berak pentsatutako suziri batera igo zen Hughes Kalifornian joan den asteburuan. Artikulu honen arabera, "baporez" zebilen suziria, nahiz eta iruditu zaigun propultsio indartsua zuela aireratzeko benetan ur-lurrinarekin ibiltzeko. Suziria kamioi baten bolketeko jaurtitzeko plataforma batetik joan da, sei bat metroko egitura.

Indarrez aireratu zen Huguesen suziria, baina lurreratzeko behar zuen elementua, paratxuta, orduantxe bertan desegin da eta erori. Hortik aurrera, ez zegoen zer eginik.

Lantzamenduaren eta erorketaren bideoa dago (SFWm erorketa urrutitik, ez dago irudi gore-rik)

Mike Hughesen ezizena Mad zen, 'eroa' eta ez gara harritzen. Bere helburua 1.500 metroko altuerara arte igotzea zen, eta pertsonalki konprobatzea bertatik bere ustea: Lurrak frisbee baten disko forma duela, biribila ertzetan, baina laua lurrazalari dagokionez.

Atopiaren Lur4a fakzioaren ustea bestelakoa da, nonbait: beraien irudi bat erabili dugu artikulu hau ilustratzeko, eta bertan ikusten denez, lurrazala laua eta dortoka erraldoi baten oskolaren gainean dago oreka. Irudikoa sinestuz gero, lurrazala ez bakarrik da 4a (laua), Euskal Herriaren zazpi herrialdeetara mugatzen da eta ez dago gainerako mundurik, edo beste oskol batzuen gainean egongo dira, lauskalo!

 

Erantzun

Sartu