2020ko Loraldia Bilboko euskarazko sormenaren jaialdiaren 20. edizioa izango da. martxoaren 10a eta 29a bitartean ospatuko da. Edizio honetako lema, Hamaika desira! izango da eta, Lorezain edo babesle gisa izena emanez gero, aurten abantaila extrak izango dituzu.
Euskal eszenako hainbat sortzaileri auker eskaintzeaz gain, produkzio propioak ere egiten ditu Loraldiak, eta aurtengoaren gaia Iparragirre musikari eta kantaria da. Iparragirre - Bihotzeko Joxe Mari ikuskaria Tanttaka, Demode Quartet eta Loraldiaren arteko ko-produkzioaz sortu da. Iparragirreren ondareari hautsa kentzeko sormen artistikoa aurkeztuko dute martxoaren 11n Joli Pascualena, Ainara Ortega eta Ane Gabarainek Arriaga Antzokian, Fernando Bernuésen zuzendaritzapean. Iparragirrek ezagutu zituen emakumeen ikuspegia eszenaratuko dute eskutitzen bidez; eta testuekin batera Iparragirreren kantak entzun ahal izango dituzte bertaratzen direnek, Angel Unzu kitarra jolearen eskutik. Hortaz, fikzio gutunez osatutako kontzertu eszenikoa izango da.
Programaren gainerako osagaiak ikusteko, adi programazioari eta aurkezpeneko prentsa-oharrari.
Bestalde, Loraldiaren 6. edizioan babesle edo Lorazainek aukera bereziak izango dituzte:
Aurreko ekitaldietan bezala, Bilboko hainbat puntu eta aretoan garatuko da aurtengo Loraldia.
Erantzun
Sartu