Eduki libreen hedapena xede duen elkartea da Civio, eta tresna bitxi bat kaleratu du hilabete honetan: Espainiako telediarioetako edukien bilatzailea. Telediarioak dira Espainiako TVE kate publikoko albistegiak, eta nonbait beraien albisteak testu-gisa dituzte indexatuta. Horrela egin ahal izan dute Verba izeneko bilatzaile hau. Google News Initiative ekimenaren dirulaguntza batekin garatu dute.
2014tik gaurdainoko telediarioak dira bilatu daitezkeenak. Bilaketa egin eta emaitzetan, bideora joan zaitezke, edo kontestuaz gehiago jakin, albisteetako esanak eta segunduak dokumentatuta baitaude.
Euskera bilatu dugu, eta Atxaga errezitatzen aurkitu, adibidez.
Euskal pertsonaia publikoak aurkitzekotan, adi Otegi eta Otegui bi moduetan idatz dezaketelako (kurioski, Otegi gehiago).
Espainiako kontestuari begirako bilaketa batzuk egin dute tresnaren sortzaileek eta zenbait datu atera dituzte hortik:
Verbak eskaintzen dituen baliabideen artean, emaitzak CSV eran jaistekoa. Hemen ETA bilaketa, ikusiko duzue nola grafikoaren eta emaitza zerrendaren artean CSV esteka dagoen, hor klikaturik datu-base batean prozesatzeko moduko testu bat lortzen duzu (!).
Erantzun
Sartu