Teknologia albisteak

Komunikaldia 2020: Gazteak eta kazetaritza, nondik dator etena?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-02-18 : 10:55

Otsailaren 20an, etzi ostegunez eta arratsaldez izango da Komunikaldia 2020 jardunaldia. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearen Komunikazio ikasketei lotutako jardunaldia da, eta Aretxabaletan duten kanpusean egingo da aurrekoak bezala (13. edizioa da aurtengoa). Aurtengo edizioaren gaiak badu mamia: Gazteak eta kazetaritza, nondik dator etena?

Hauxe da egitaraua:

15:00. Kazetaritza garai berrietan. Asier Etxenike (Aztiker)

15:30-17:30 Mahai-ingurua: Nola bizi dugu kazetaritza? Moderatzailea: Naroa Urien.

● Garazi Ayesta. Telebistako albistegietako erredaktorea (EITB).
● Nagore Arin. Prentsa idatziko kazetaria (Berria).
● Josu Odriozola. Irratiko esataria (NAIZ irratia).
● Beñat Hach Embarek. Kazetaria online (Zuzeu.eus).

Honela aurkezten du gaia Huheziren prentsa-oharrak: "Kazetaritzarekin harremantzeko modua nabarmen aldatu da azken urteetan. Teknologia berriek eta
komunikazioaren paradigma aldaketak, hedabideak eta, oro har, informazioarekin lanean diharduten pertsonak formula berriak bilatzera eraman ditu. Mila saiakera egin badira ere, aktualitatearen eta gazteen artean etena geroz eta handiagoa dela uste dute zenbait adituk".

Izen-ematea doakoa da, baina formulario bidez osatzeko eskatzen dute.

Erantzun

Sartu