Teknologia albisteak

Zama doinuz arinduz, 5. edizioa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-01-07 : 08:22

"Zama doinuz arinduz" azken urteetan Sakanan egiten den kultura jaialdi bat da, presoekiko elkartasunez egiten dena. 5 edizioa Etxarri Aranazko Kultur Etxean izango da urtarrilaren 12an, bi emanalditan, bata 17.00etan eta bestea 19.30etan.,

Sare mugimenduak babesten du ekitaldia, eta jaialdiaren zioa da euskal presoen zein horien senide eta lagunen eskubide urraketak salatzea.

Hauxe da aurtengo karteleko partaideen zerrenda.

Musikarien plantelean: Anari, Esti eta Mikel Markez, Aiora eta Piti Zea Maysekoak, Rotten XIII, Bad Sound, Haimar Arejita eta Keu Agirretxea, Anita Parker, eta Juantxo Skalari.

Eta gainerako partaidetza: Aitor Merino, Jon Maia, Izaro Imaz, Oskar Lasa, Aitor Zubieta, Aritz Ganboa, Axi Estarriaga, Ainara Martin, Maider Iraurgi, Aritz Munarriz, Maria Goikoetxea, Juantzo Arakama eta Araitz Jaka.

Erantzun

Sartu