Hik Hasi
2020-02-13 19:04
Gaur, otsailak 13, Joxe Mari Auzmendi hil da. Hik Hasi egitasmo pedagogikoaren sortzaile eta bultzatzaileetako bat, taldeko arima. 1995ean hainbat irakaslerekin hik hasi egitasmo pedagogikoa sortu zuen Joxe Marik, irakasleen formazioa euskaraz bermatzeaz gain, irakasleen arteko kohesioa eta harremana bultzatzea zuen helburu.
Txioak (15)
-
birasuegi #Koop #ESE ???? @birasuegiPena. Joxe Mari Auzmendi hil da, autoeraketaren eta burujabetzaren bidean laguna, pertsona handia. Bidea egiten jarraituko dugu, denontzat! #Hezkuntza #ESE #BurujabetzaK Besarkada bat @hikhasi-ko komunitate osoari. hikhasi.eus/Albistegia/202… pic.twitter.com/5fQrZoyRTH
-
Rober Gutiérrez @robergutierrezGaur, otsailak 13, Joxe Mari Auzmendi hil da. Hik Hasi egitasmo pedagogikoaren sortzaile eta bultzatzaileetako bat, taldeko arima hikhasi.eus/Albistegia/202… pic.twitter.com/ia79CfS58L
-
Rebeka Ubera @RebekaUbera????Adiorik ez.Egun tristea Euskal Herriarentzat ta hezkuntzan sinisten dugun herritar,hezkuntza komunitatearentzat.Ezin eskertu,herri honen etorkizunagatik egindako ekarpena.Besarkada handi bat senide,lagun ta hikhasiko komunitatearhikhasi.eus/Albistegia/202…
-
ZigorEtxeburuaUrbizu @ZEtxeburuaHau ezustekoa! Joxe Mari, gizon gozo eta gertukoa, euskaltzale amorratua hil da. Besarkada estua senodeei, lagunei eta @hikhasi.ko kideei hikhasi.eus/Albistegia/202…
-
Iban Arregi @ibanarregiBesarkada estua @hikhasi-ko lagunei, Joxe Mariren senide lagunei. Galera handia hikhasi.eus/Albistegia/202…
-
Joxean Amundarain @jxamundarainJoxe Mari Auzmendi hil da. Pertsona haundi bat... hikhasi.eus/Albistegia/202…
-
Euskaltzaleen Topagunea @topaguneaJoxe Mari Auzmendi Hik Hasiren arima gogoan; Legazpiko Hots eta Ene Bada aldizkarien zein Hoska irratiaren sortzaile eta eragile ere izan zen Joxe Mari; euskaltzale eta jator; besarkada bat senide, lagun eta @hikhasi-ko kideei hikhasi.eus/Albistegia/202…
-
Joseba Alvarez @JosebaAlvarezAGUR ETA OHORE lagun. Biharko Euskal Herri euskaldun eta askearentzat ekarpen kualitatiboa izan da zurea. Izan zarelako izango gara. Milesker. Joxe Mari Auzmendi hil da, Hik Hasiren arima hikhasi.eus/Albistegia/202…
-
Gaztetu Hernani @gaztetuhernaniAtsekabean lagun, doluminak Joxe Mari Auzmendiren familiari. Gure eskertza HERRIGINTZAN kide nekaezin eta partaide aktibo izan zaitugulako. hikhasi.eus/Albistegia/202… @hernanikoudala @hikhasi
Erantzunak kargatzen...