Joxe Mari Auzmendi (Azkarate, 1954), Hik Hasi aldizkariaren sortzailea eta euskarazko pedagogiaren erreferente honen arima izan dena, gaur hil da, minbiziagatik.
Nafarroan sortua zen Auzmendi, Azkarate herrian, baina 3 urterekin familiarekin Legazpira etorri, eta han bizi izan zen hainbat urtez, non Haztegi ikastolako irakaslea izan zen, zinegotzi ere bai, Hots eta Ene Bada! aldizkarien sorreran parte hartu zuen eta Ilintxan eta beste hainbat taldetan jokatu zuen futbolean. Azken urteotan, Hernanin bizi zen.
Hezkuntzan eta euskalgintzan egin izan duen lana Hik Hasi aldizkarian gauzatu zen batik bat, 1995eko ekainean bere bultzadaz (beste hainbat irakaslerekin) argitaratu zelarik lehen alea. Euskal hezkuntza sistema propioa eta berrikuntza pedagogikoa, horietxek izan ziren Joxe Mari Auzmendiren kezkak, eta horiexek ziren, noski, Hik Hasi aldizkariaren ildo editoriala eta urtero antolatzen dituzten jardunaldien ardatza ere.
Jardunaldiak 2000. urtean hasi ziren eta erreferente bat ziren euskarazko hezkuntza komunitatean. Esate baterako, Hik Hasiren 20. urteurrenean antolatutakoak, " Herri hezitzailea, eskola herritarra" lemarekin, zeinean nazioarteko adituak ere izan ziren, Finlandiakoak.
Hik Hasiren proiektuan, "taldeko arima" izan dela nabarmendu dute bere lankideek.
Azken agurra otsailaren 15ean (larunbata) egingo diote gertukoek, Donostiako Polloeko erraustegian, 19.00etan.
(argazkia: Hik Hasi)
Erantzun
Sartu