Teknologia albisteak

EITBko irratien eta webgunearen audientzia datu onak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-02-11 : 19:27

Gizaker enpresak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan EITBrentzat egin duen inkesta baten arabera, Euskadi Irratia da entzuleek gogokoen duten irratia, eta baloraziorik onena ematen diotena. Bestalde, EITBk jakinarazi du eitb.eus webguneak, taldearen Interneteko atariak, inoizko daturik onena lortu duela 2019an.

Interneteko audientzia neurtzeko sistema nagusien arabera, 205.000 erabiltzaile bakar baino gehiago lortu ditu egunean Eitb.eus-ek eta 4.500.000 erabiltzaile bakar hilean.

Irratiei buruzko inkestari dagokionez, Gizaker enpresak egin du, eta datu bat nabarmentzen da: inkestan parte hartu duten pertsonen %30ak ez duela irratia sekula entzuten. Entzuleei irrati kutun bategatik galdetzean, berriz, Euskadi Irratia da erantzun gehien jaso dituena -2018an, SER irratia izan zen entzuleen gogokoena.

Gipuzkoarrak dira irrati hori gogokoen dutenak, probintzia honetako biztanleen %21,1ak aukeratu baitu Euskadi Irratia lehenengo tokian. Araban, aldiz, %7,5ak hautatu du irrati kuttunena bezala, eta, Bizkaian %6,6ak. Orotara, EAEko biztanleen %11,5ak.

Alorrez alorreko galderak ere egin dira, eta Musikari dagokionez, berriz, Gaztea Irratia gailendu da, Los 40 gaztelerazkoaren aurretik. Irrati kutunen aukeraketan, Radio Euskadik 2,4 puntu egin ditu behera 2018tik 2019ra. Gazteak, berriz, 2,1 puntu egin ditu gora. EITB Musikak irrati gogokoenen rankingean 14. postua bereganatu du.

Informazio gehiago Berriaren webgunean, nondik irudia hartu dugun ilustraziorako.

Erantzun

Sartu