Euskaraz gozatu ahal izan ditugun marrazki bizidun zoragarri horiek
Nostalgiari deia egin digu aste honetan Mikel Ruiz Oar-Arteta txiolariak: "Zeintzuk izan dira ETBko marrazki bizidun onenak?". Dragoi Bola izan da erantzun ohikoena, baina proposamenak ugariak izan dira. Ilustrazio nagusirako, Autobus magikoa!
Mikel Ruizek berak 21. mendeko aipu dexente egin ditu bere harian: Dragoi Bola bera, One Peace, Berezibiziko Espioiak, Shaun Arditxoa...
1980ko hamarkadan marrazki bizidunak ikusten zituzten "beteranoen" ekarpenak ere izan dira: Dotakon, Arale, Arturo Erregea...
Euskal produkzioak ere ez dira falta erantzun dutenen memorian: Pernando Amezketarra, Betizu, Lazkao Txiki...
Zeharkako baliabideak ere irten dira aipatuak mezuetan:
- Wikipediako zerrenda (ez daude guztiak, bistan denez; Arale falta da... jakina, Wikipedia osatzea denon esku dago).
- Sareko bideo bilduma handia, Euskal Encodings-en bitartez.
Bestalde, horra Mikel Ruizek jaso zuen erantzunik akaso bitxiena:

Erantzunak kargatzen...