UEUko Informatika Sailak antolatzen duen Informatikari Euskaldunen Biltzarra (IEB) berriro da egitekoa aurten, maiatzaren 21ean. Bilkuraren ardatza edo leitmotiv nagusia "Adimen Artifiziala" izango da, eta horretara begira komunikazio deialdia ireki dute. Martxoaren 2a arte dago epea.
Adimen artifizialak hartzen ari den indarra hainbat gertaeretan ikus daitekeela dio UEUk bere deialdian:
Horrekin batera, gaur egun, medikuntzak, hezkuntzak, administrazioak, industriak eta bestek robotikan, hizkuntzaren prozesamenduan –itzulpen automatikoan, ahotsaren ezagutzan eta sintesian…–, ikusmen artifizialean eta abarretan egindako aurrerapenak baliatzen dituzte beren helburuak hobetzeko.
Hortaz, komunikazioak gai horien inguruan aurkeztu daitezke, baina ez, jakina, adimen artirizialaz bakarrik: Informatikan euskaraz jardutearekin lotutako gainerako gaiak ere onartuko dira.
Komunikazioak aurkezteko moduaz informazio gehiago eta instrukzioak, hemen.
Ilustraziorako irudia, bideo honetatik atera dugu.
Erantzun
Sartu