Administrazioa Euskaraz aldizkaria IVAP edo HAEEk argitaratzen duen doako aldizkari interesgarri bat da. Eusko Jaurlaritzaren administrazioaren barne kudeaketa erakundea da HAEE, eta aldizkari honetan administrazioak herritarrekin euskarazko jarduna izateko kontuez jarduten dute, baina ez horretaz bakarrik: euskarazko kultura, teknologia edo gizarte-gaiak txukun tratatzen dituzte.
Hiruhilabetekaria da aldizkaria, eta paperean doan jaso dezakezu etxean HAEEri eskaera eginez gero (administrazioaeuskaraz a bildua ivap.eus).
Sarean ere artikuluen bilduma osoa dago. Ale bakoitzeko bi PDFak deskargatu daitezke hemerotekan (aldizkarian integratuta batera hizkuntza-ariketen sekzio bat egoten baita). Hemen behean, ariketa adibide bat:
Eta artikulu bilaketa ere badago: emaitzak PDF gisa bakarrik, ez testu librean, baina tira.
Adibide gisa, azken aleko eduki batzuk (2020ko urtarrilekoa, 107. alea): Olatz Arrieta kazetariarekin elkarrizketa, Elena Irureta eta Ramon Agirren aktoreen arteko dialogo bat euskal antzerkigintzaz, Ainhoa Tirapu Athletic Clubeko nesken futbol taldekoari elkarrizketa ("Biolentzia da gizonezkoen eskubide berak ez edukitzea"); Interneteko toxizitateaz analisi bat, laneko gatazketako bitartekaritzez atal praktiko bat; eta, gai tipiko bat ere bai: arauen izenburuak euskaraz.
Formula hauek berez konplikatuak direla jakinik, ahalik eta argienak egiteko aholku batzuk ematen dituzte.
Erantzun
Sartu