Orkestra institutuak EAErako DESI indizearen kalkulua egin du hirugarren urtez, gizartearen garapen digitalaren neurketa bat; baina aurten, horri beste indize baten kalkulua gehitu dio estreinakoz: Women in Digital, WiD indizearen neurketa. Bi neurketetan, Europako estatuen indizieetan nahiko goian geratzen da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren posizioa.
Orkestra da Deustuko Unibertsitateari lotutako entitate bat, Lehiakortasunerako Euskal Institutua. DESI delakoa ez da berak asmatua, baizik eta Europako erakundeen nurgailu bat, ekonomiaren eta gizarte digitalaren ezarpen eta aurrerapenaren indize, Digital Economy and Society Index deritzona.
DESIak bost dimentsi aztertzen ditu: konektagarritasuna, giza kapitala, Interneteko zerbitzuen erabilera, teknologia digitalaren integrazioa eta zerbitzu publiko digitalak. Indize honetan, zera ematen du azterketak 2019 urterako eta EAErako: konektagarritasun oso ona, zerbitzu publiko digital aurreratuak eta enpresetan teknologia digitalaren integrazio nabarmena. Aitzitik, azken urte honetan behera egin du giza kapitalaren mailak, bai EAEn eta bai EB-28 osoan. Herritarren zerbitzu digitalen erabileran du EAEk atzerapenik handiena eta, nahiz eta hobera egin, Europar Batasuneko batezbestekoaren azpitik jarraitzen du.
WiD indizeak, bestalde, hiru dimentsiotan multzokatzen ditu zenbait faktore: Interneten erabilera, Interneterabiltzeko gaitasunak eta gaitasun espezializatuak eta enplegua. Indize honen neurketak lehen aldiz 2019an eman duenez, emakumezkoak EAEn Europako batezbestekoaren gainetik dabiltza Interneten erabileran, gaitasun espezializatuetan eta enplegu aukeretan, baina nonbait "Internet erabiltzeko gaitasun orokorretan", ordea, Europako mailatik behera daude. Artikuluaren goiko irudi nagusian ikusten da WiD indizea, estatu desberdinekin alderatuta.
Erantzun
Sartu