Teknologia albisteak

Kirk Douglas hil da: haren zenbait maisulan euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-02-06 : 08:50

Michael Douglas semeak eman du albistea Instagramen, bere aita Kirk Douglas aktore mitikoa hil egin dela, 103 urterekin. "Munduarentzat leienda bat zen, filmen urrezko aroko aktore bat; (...)  pertsona humanitarioa, konprometitua justiziarekin eta sinesten zuen kausekin (...) Ondo bizitako bizitza izan zen Kirkena, eta zinean utzi duenak belaunaldietan zehar iraungo du".

Kirk Douglas yiddisheraz mintzo zen etorkinen familia txiro batean jaio zen New York-en, Issur Danielovitch Demsky izenarekin. Zinearen historiako aurpegi eta presentzia ezagunenetako bat izan zen 20. mendean, eta bere film bikain batzuk euskaraz gozatu daitezke behintzat, azpitituluak euskaraz jarrita (boluntarioek egindako azpidatziak kasu guztietan):

  • The Bad and the Beautiful (1952). Zinea zinearen barruan, non Douglas-ek ekoizle egozentriko baten rola betetzen duen (goiko irudia hangoa da). Euskal Herrian Les Ensorcelés, eta Cautivos del Mal izenburu bitxiekin estreinatu zen.
  • Paths of Glory (1957). Salaketa antimilitarista, urteetako atzerapenez estreinatua Euskal Herrian: Frantziako zentsuragatik 1975ean, eta Espainiakoagayik 1986an.
  • The Vikings (1958). Abenturen film klasiko bat.
  • Spartacus (1960). Film epikoa, zeinean Kirkek ekoizle lanak ere egin zituen, agenda politiko jakin batekin, Dalton Trumbo gidoilaria erreskatatu baitzuen zerrenda beltzetatik. Istorio hori kontatzen da euskaratuta dagoen beste film honetan: Trumbo.

Eskerrik asko guztiagatik, Kirk.

Erantzun

Sartu