Bortxatuak izan direla salatu dute Donibane Garaziko (Nafarroa Behera) lizeoko bi ikaslek, Euskal Irratiek gaur goizean jakinarazi dutenez. Marc Marie Baionako prokuradoreak baieztatu du salaketa jarria izan dela, baina ez du aferari buruzko xehetasunik eman nahi izan. Donibane Garaziko jendarmeriaren esku dago ikerketa. Euskal Irratiek sare sozialetan zabaldu dutenez, adingabeak dira salaketa eman duten bi neskak.
Bortxatu dituztela salatu dute Donibane Garaziko lizeoko bi ikaslek. @EkhiErremundegi berria.eus/albisteak/1770…
Erantzun
Sartu