"Zirriboroak eta gero" Azala Espazioa taldearen ekimen bat da, literatura proiektuak kanal berrietatik zabaltzeko. Bi fabula edo ipuin banatu dituzte oraingoz, Katixa Agirre eta Iban Zalduaren lan bana, paperean eta PDFan bezala, baita audio formatuan (ipuin irakurriak alegia), eta banatzeko metodo berri gisa Whatsapp eta Telegram mezularitza kanalen bitartez ere.
Azala Espazioa, izatez, landa-turismoko egoitza bat da, Erriberagoitiko udalerriko Lasierra herrian kokatua. Talde-egonaldietarako egokitua dago, eta sorkuntzarekin zerikusia duten egonaldiak bereziki sustatu nahi dituzte. Sormenaren ideiaren haritik, Azalakoek ekimen paralelo bat jarri dute martxan, "Zirriborroak eta gero" ekimena, argitalpen plataforma berria.
Plataforma horretan bi lan argitaratu dira honenbestez:
Lan hauek idatziz zein audioz lor daitezke webgunean, PDF gisa maketatuta, eta kasu batzuetan gaztelerara eta frantsesera itzulita ere bai.
Eta gainera, fabula berrietara harpidetzeko aukera eskaintzen dizute Whatsapp eta Telegram bidez, orri honetatik. Whatsapparen kasuan formulario bat bete behar da, baina Telegram-en errazagoa da, mugikorrean zein web bertsioan, lotura hauen bitartez
Azala Espazioaren barruan, Zirriborroak eta Gero koordinatzen dute Arantxa Mendiharat kultura bitartekariak, Ixiar Rozas idazleak, eta Idoia Zabaleta koreografoak.
Erantzun
Sartu