Gaztezulo aldizkariak erronka interesgarria planteatu du sare sozialetan, tortila patata edo nafar tortilaren dentsitate posible desberdinak erakutsiz, ea zein duen bakoitzak gogokoen. Sare sozialetan jan-edanarekin lotutako beste konparazio-meme batzuekin lotzen da kontua.
Erantzunen arabera, iruditu zaigu 3.8 delako maila batean dagoela neurri ertaina, baina agian datu propioak ditu Gaztezulok... Sustatuko editorearen aburuz, maila egokia 2.5 batean legoke. Lesakako Kasino jatetxeko nafar tortila, hainbat alegiaren esanetan munduan den nafar tortila edo patata tortila onena, halako izaera nahiko likidoarekin zerbitzatzen dizute.
Uste dugu sare sozialetan agertu den beste konparazio erronka honekin dagoela Gaztezulok proposatu duena:
Txuleta batek edo ogi txigortuak zer nolako erredura maila behar dute puntuan egoteko? Eta kafesnearen kolorea, esne eta kafearen nahasketa ona izan dadin?
Honetan ere Sustatuko editorearen iritzia emango dizuegu: 4, 3, E.
Erantzun
Sartu