Teknologia albisteak

Billie Eilish, Grammyetako izarra, musika egiteko paradigma berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-01-28 : 08:34

Herenegun banatutako AEBetako musikako 2020ko Grammy sarietan, Billie Eilish neska nerabea izan da garaile nagusia, lau Grammy nagusienak irabazi ditu aurten (eta Finneas nebarekin batera ez dakigu zenbat gehiago). Etxean egindako musika produkzio teknologiko berrienaren adibide bat da Eilishena. Eta, adi, musika-sorkuntzarako teknologia hori, edozeinen eskura dago gaur egunean.

Billie Eilishen diskoa etxean grabatu dute neba eta bien artean (amak ere lagundu die ahotsak grabatzen), eta hemen azaltzen dituzte detaileak, Rolling Stones aldizkariaren bideo batean.

Etxean grabatzeko teknologia eta ohitura ez da hain berria ere. Adibidez jatorri euskalduneko partea (Roland Orzabal) duen Tears for Fears-ek etxeko estudio batean prestatu zuten diska osoa, nagusiki Yamaha DX7 sintetizadorearekin grabatuz.

Baina gaur egun ordenagailu bat eta "audio interface" edo soinu txartel batekin oso merke eta erraz grabatu daitezke diskak etxean. Reaper, Cubase edo antzerako programa batekin borrokan egin ohi da musika 2020. urtearen buelta honetan. Eta tresna horien artean, bat gomendatzekotan: Reaper da une honetan musika sortzeko TRESNA. Windows, Mac OS eta Linuxerako dago. Ebaluaziorako doan eskaintzen dute baina nahi beste erabili daiteke, baina 60 Eurogatik ere erosi daiteke lizentzia.

Hurrengo euskal musikari berritzaileen belaunaldia ez dago lokaletan entsaiatzen. Ziurrenez etxean dago (Dupla ote dira, euskal 21 Pilots-ak?). Musikan interesa duen nerabe bat baduzue etxean, erraztu bidea, eskaini tresnak, ordenagailua, soinu txartela...

Billieri dagokionez, hona bere kantu nagusia, Bad guy:



Erantzun

Sartu