Euskara etorkizunera eramateko Atarrabiako prozesu parte hartzailea arrakastaz abiatu dute duela egun gutxi. Salto Etorkizunera izeneko hausnarketa prozesua jarri du abian Atarrabiako Karrikaluze euskara elkarteak. Saio bat egin zuten joan den urtarrilaren 18an, eta beste bi izango dira otsailean.
Lehen saioan AMI diagnostikoa osatu zuten saio batean. Mehatxu eta ahulguneen artean azaleratu zirten ohitura eta jarrera falta euskaldunen artean, eta gaztelanbiaren indarra aisialdian eta beste eremu batzuetan. Indargune eta aukeren aldetik, berriz, euskal komunitatearen indarra, Atarrabiako herri mugimendu izaera eta oro har euskaltzalea dela herria.
Saioko beste partea prozesu partehartzaile bat izan zen non Atarrabiako mapeoa osatu zuren, ze baliabide dauden Atarrabian euskara ikasi edo euskaraz jarduteko.
Bideoa osatu dute jardunaldiak eman zuenarekin:
Bigarren saioa otsailaren 1ean izango da (kultur etxean, 10.00etan), eta etorkizunera begirako erronkak aztertzea izango da gai-ordeneko puntua.
Hirugarren saioa, otsailaren 15ean (kultur etxean baita ere, 10.00etan) izango da. Eztabaidatuakori forma ematea izango da koxka, eta antolakuntza eredu bat eztabaidatuko da.
Erantzun
Sartu