Otsailaren 1ean irekiko da Zinetika jaialdiaren aurtengo ediziorako lanak aurkezteko deialdia. Bideodantzako film laburretan, performanceetan, instalazioak, lantegietan eta masterclassetan oinarritutako programazioa duen jaialdia da Zinetika. "Gorputza eta Kamera" lelopean garatuko da 2020ko edizioa, bideodantza festibal honen bosgarrena.
Emanaldiak, izatez, udazkenean izango dira Iruñea, Donostia eta Bilbon (Baluarte, BilbaoArte eta Tabakalerako egoitzetan); baina bertan lanak erakusteko aukera, esan bezala, orain hasten da deialdi honekin.
Aurkeztu daitezkeen obrak dantza edo mugimendua oinarri duten ikus-entzunezko sormen lanak izan behar dute, 15 minutuko gehienezko iraupenekoak. Dantza ikuskizun bat era soilean erregistratzen duten bideoak deialditik kanpo geldituko dira.
Proposamenak 2020ko apirilaren 1eko 14:00ak baino lehen bidaliko dira, izen-emate inprimakiarekin batera. Bideoak digitalki bidaliko dira pasahitzarekin batera.
Bi sari izango dira, film onenari eta zuzendari onenari, bakoitza 500 eurorekin hornitua.
Baldintzen laburpena da hemen goikoa, zehatzago hemen kontsultatu oinarriak.
Zinetika disziplina anitzeko jaialdia da, non dantza eta teknologia arteko harremanak ikertzen diren. Gorputza eta teknologia, biak elkarrekin sorkuntza prozesuan murgildurik esperientzia artistiko desberdinen bila dabiltza. Gai honen inguruan bideodantza, performanceak, Instalazioak, masterclassak eta lantegiak proposatzen dituen nazioarteko jaialdia da. Gainera, artista eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraikitzen dituen plataforma da, kultur-elkartrukea aberastuz eta sorkuntza hibridoen aldeko apustua egiten du.
Erantzun
Sartu