Otsailaren 11n Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatu ohi da munduan, eta horren harira, aurten, Euskal Herriko zenbait ikertegik Emakumeak Zientzian izeneko jarduera-astea antolatu dute, otsailaren 7tik 14ra.
Donostian izango dira ekintza guztiak, doako sarrerarekin.
Egitaraua:
- Otsailak 7, 16:00. Zientzia bada nesken kontua (14-18 urteko neskak). CIC nanoGUNE.
- Otsailak 7, 19:00- Zientzialariak, atzo eta gaur; Sarrera doan edukiera bete arte. Victoria Eugenia antzokiko Club Aretoa.
- Otsailak 8, 11:00. Ginkana kanpusean, familientzat, Ibaetako kanpusean.
- Otsailak 10, 18:00. Ingeniari izatera jolasten (12-16 urteko neskak). TECNUN-CEIT.
- Otsailak 11. Ezagutzen al duzu emakume zientzialaririk? Eskola taldeentzako ekitaldiak honako ikertegi desberdinetan egunean zehar: CIC nanoGUNE, CFM/DIPC, CIC biomaGUNE, POLYMAT eta Biodonostia ikerketa zentroa.
- Otsailak 13, 10:30. Amona´s Power. 55 urteko emakumeak. Parte hartzaileek bisita egingo dute CFM/DIPC, POLYMAT, CIC BiomaGUNE edo Biodonostia ikerketa zentroetar
Otsailak 14, 12:00. “Berdintasuna zientzian: esperientziak eta etorkizuna” (mahai-ingurua ingelesez). Sarrera doan edukiera bete arte. Carlos Santamaria Liburutegia, Ibaeta.
Detaile gehiago eta izen-emateak (kasu batzuetan) hemendik.
Honako erakunde hauek hartzen dute parte jarduera-astean, zeina lema hobekin garatuko den: "Zientzia bada nesken kontua":
Erantzun
Sartu