Duela asteburu batzuk, Golden Globes zine sariak eman zituzten, eta Ricky Gervais aurkezle sarkastiskoak txantxa zorrotza luzatu zion gonbidatu eta nominatuetako bati, Leonardo di Caprio aktoreari: "Bere azken filma, Once Upon a Time in Hollywood, hain da luzea non estreinaldira neskalagunarekin joan zen Leo, eta amaitu zenerako zaharregia iruditzen zitzaion neska. Tira, Leo, Andrew printzeak ere deitu du, ez pasatzeko..." [Pasartearen parte bat bideo honetan]. Kontua da datuei begiratuta grafiko batekin demostratua geratu dela Di Capriok preferentzia argi batzuk dituela norekin egoteko orduan.
Reddit-eko komunitate batean agertu da grafiko hau (Data is Beatiful, "datuak ederrak dira"), eta 21. mendean Leonardok izan dituen neskalagun baieztatuen adina aztertzen du. Leonardo, guztiok bezala, urtero urtebete zahartzen da. Bere neskalagunak ere bai, berarekin dauden bitartean, baina ez dute irauten 25 urte bete ondoren: badirudi hori dela adin tolerantziaren neurria Leonardorentzat.
Adinaz gain, badirudi neskalagun tipologian ere ilehoriak direla Leonardoren eredua. 21. mendea Gisele Bündchen modeloarekin hasi zuen, eta 2020ko hamarkadan Camila Morrone aktore eta modeloarekin sartu da.
Grafikoari dagokionez, bitxikeria bat: osoki Excelekin egina dago, hemen azaldua dagoenez.
(Bide batez, badago hemen materialik Egunean Behin jokoan adinari buruzko galdera gehiago sortzeko ezta?)
Erantzun
Sartu