Aurten izango da, urte amaieran, 2. Euskaraldia. Lehenbizikoan ahobizi eta belarriprest rolen dinamika landu zen bezala, oraingoan lehentasuna izango dira ariguneak, eta hor protagonistak entitateak izango dira, hau da, erakunde, elkarte eta enpresak.
Euskaraldiaren webgune berrituan entitateentzako izena-emateko formulario bat ireki da, erakundeentzat (norbanakoek ere izena eman ahal izango dugu, irailetik aurrera).
Izena ematearen lehen ondorioa da e-postaz Ariguneak identifikatzeko tresneria jasoko duzuela. Instrukzio gisa balioko duten dokumentazioa aurkituko duzu jasotako mezuan, eta kalkulu-orri baterako sarrera, non datuak betez gero, zeure entitate edo dena delakoan arigune posiblerik eratu ote daitekeen ikusiko duzun (datuak bete eta emaitzak ikusitakoan).
Ariguneak izan ahal izango dira bi motakoak:
Arigune horien inguruko galdera baiezkoa bada, entitateak parte-hartuko dutenen adostasuna ere lortu beharko du. Hau da, adibide batekin jartzeagatik: "Ongi, delako kanpo-arigune bat antola daiteke erakunde honetan, baina norbanako zehatzek adostasuna erakutsi dute?".
Euskaraldiak prestaturiko egutegietan, ekain-uztailera arteko epea proposatzen zaie erakundeei erabakitzeko ea ariketa hau egin nahi dute, eta baiezkoa bada erantzuna, arigune horiek identifikatu eta jendearen adostasuna lortzeko.
Informazio eta material gehiago, hemen.
Erantzun
Sartu